Eusko Ikaskuntzan parte hartzea konpromiso sozialaren eta sentsibilitate kulturalaren sinonimoa da, komunitate aktibo eta ezagutza sortzaile batean integratzea.
Bazkideak dira gure jardueren lehentasunezko hartzaileak. Komunikazio zuzen eta espezifikoen bidez, Eusko Ikaskuntzak antolatutako ekitaldi, topaketa eta ekimenei buruzko informazioa jasotzen dute lehentasunez eta berehala. Plaza erreserbatuak dituzte, eta edukiera mugatua duten ekitaldietan, antolaketa-aukeren barruan, sartzeko baldintzarik onenak bermatzen zaizkie, eta, hala, kide izatearen eta parte-hartze aktiboaren balioa indartzen da.
Gainera, Bazkideen Parte Hartzea Sustatzeko Planaren esparruan, elkartutako komunitateari zuzendutako jarduerak programatzen ari dira: topaketa erreserbatuak, elkarrizketa-saioak, gaikako lan-taldeak, ekitaldi bereziak, aurkezpen pribatuak edo hausnarketa partekaturako espazioak, besteak beste.
Horrela, Eusko Ikaskuntzako bazkideak informazioaren lehen lerroan daude, bertako jarduerak lehenago jasotzen dituzte eta komunitatea sendotzeko diseinatutako esperientzietan parte hartzen dute.
