Zu aldatuz, zure ingurua aldatu

Proiektuak

2021/04/09

Zu aldatuz, zure ingurua aldatu

Martxoan GizarteLAB programa garatu da, trantsizio ekologikora bideratutako alderdia landuz.

Eusko Ikaskuntzak abian jarritako online edizio berrian, beste behin ere, adin, prestakuntza, kezka eta jatorri geografiko ezberdinetako pertsona talde handi bat biltzea lortu da, Trantsizio Ekologikoaren aurrean ekintza beharraren paradigmaren pean.

GizarteLAB gizarte-laborategian, alda ditzakegun praktika eta ohitura ez oso ekologikoei buruz sentsibilizatzeaz gain, bizimodu jasangarriagoa eta solidarioagoa izateko behar diren gaitasun sozial eta pertsonalei buruz hausnartu zen. Gainera, etorkizunen diseinuari buruzko informazioa eman zen, eta hainbat ekintza zehatz landu ziren praktikatik abiatuta eta dinamika arin eta parte-hartzaileekin.

Parte-hartzea ezohikoa izan zen, eta jasotako ekintza-proposamenak Eusko Jaurlaritzara bidaliko dira, Hezkuntza Sailak hasieratik babestu baitzuen proiektua. Bestalde, parte-hartzaileek Trantsizio Ekologikorako lehenengo Herritar Komunitatea osatuko dute, ekimen berriak garatzeko asmoz.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp