Eusko Ikaskuntzako Batzorde Eragileak joan den apirilaren 16an egindako bileran erabakitakoaren arabera, Zuzendari/kudeatzaile kargua hartuko duen pertsona hautatzeko prozesua abiatu dela, gaurdaino kargu horretan izan den pertsona, Josemari Velez de Mendizabal, auretiko erretiro erregimenera pasa denez geroz.
Hautatzeko prozesu publikoa enpresa espezializatu baten laguntzaz burutuko da, Batzorde Eragilearen Ordezko Batzorde baten zuzendaritzapean.
Zuzendari/Kudeatzaile karguaren funtzioak:
- Erakundearen estrategia eta antolaketa kudeatzea izango du eginkizun nagusia, irizpideak, prozesuak eta prozedurak bateratuz edota aldatuz.
- Plan Estrategikoaren helburuak lortu, garatu eta betetzearen erantzukizuna hartuko du bere gain.
- Eusko Ikaskuntzako Lehendakaritzarekin eta zuzendaritza organoekin lankidetza estuan jardungo du.
Karguaren eskaera egiteko oinarrizko baldintzak ondokoak dira:
- Goi mailako Unibertsitate Titulua
- Esperientzia izatea kudeaketa erantzukizuneko karguetan, bereziki kultura munduko Elkarteetan edota Fundazioetan, eta administrazioan lan egiteko gaitasunak.
- Antolaketa eta zuzendaritza gaitasunak Proiektuetan, baita pertsonengan oinarrituriko kudeaketa ereduetan ere.
- Euskara eta gaztelania ongi jakitea.
Aintzat hartuko da:
- Hizkuntzak: Frantsesa balioetsiko da guztiz era berezian. Ingelesa ere balioetsiko da.
- Errendimendu handiko talde dinamiketan esperientzia izatea.
Eskaintzen da: berehala lanean hastea eta karguaren mailaren eta hautatuaren profilaren araberako lansaria.
Interesa dutenek beren kandidatura Eusko Ikaskuntzaren bulegoetara helarazi beharko dute, Miramar Jauregia, Miraconcha Pasealekua 48, 2007 Donostia, gutun azal itxian eta igorlearen izen-helbiderik gabe, azalean "Zuzendari/kudeatzailea" jarriz, 2010eko maiatzaren 20ko 12:00ak baino lehen.
