Euskal kantutegia
- Berezko izenburua
- AU EGUNAREN ANDIA
- Testu normalizatua
- HAU EGUNAREN HANDIA
- Kantutegia
- Cancionero Popular Vasco
- Argitalpenaren urtea
- 1922
- Argitaletxea
- BOILEAU
- Argitalpen tokia
- BARCELONA
- Jasotako tokia
- EA
- Biltzailea
- AZKUE, RESURRECCION MARIA DE
BEREZKO TESTUA
I. ¡Au egunaren andia!¡Au poza ta gogo argia!
txir txir yartzeko begia
maian naikoa edaria:
glin glan bonbiletik,
naiz gorri naiz txuritik.
II. Ago (y) oneko kafea:
au da lenengo aldea;
bigarrena edatea
katalingorri maitea:
glin glan bonbiletik,
naiz gorri naiz txuritik.
III. Ondoren dira besteak
edari nai lakoxeak,
pozik yartzeko tristeak
bustiaz ongi esteak:
glin glan bonbiletik,
naiz gorri naiz txuritik.
IV. Gure nagusi jaunari
ez inortxori besteri
zor zaio mesede ori
adan zagun bada ongi:
glin glan bonbiletik,
naiz gorri naiz txuritik."