Euskal kantutegia

Berezko izenburua
OYANIAN ZEIN DAN EDER (variante)
Testu normalizatua
OIHANEAN ZEIN DEN EDER
Kantutegia
Cancionero Vasco
Argitalpenaren urtea
1994
Argitaletxea
EUSKO IKASKUNTZA
Argitalpen tokia
DONOSTIA
Jasotako tokia
BAZTAN
Biltzailea
AITA DONOSTIA

BEREZKO TESTUA

1. Oyanian zein den eder arbola luze lerdena!
Zu zerade mundu unetan nik maitatzen zaitudana;
Bisitaturen zaitut alikan maizena.

2. Artuak erein ditugu, ogiak ere jorratu;
Neguan egindako lanak udaran zaizku agertu.
Nere maite politari gerrira loditu.

3. Artzainak gaztigatu dio bere nagusi jaunari:
Artaldian baduela antxuño bat ernari;
Uraxe nai luke bazketan ezarri.

4. Mendiak bete belarrez, begitartia nigarrez.
Lan eginaz urriki dut, bañan probetxurik ez.
Orain ementxe nago sabeletik minez."