Euskal kantutegia

Berezko izenburua
ESTUDIANTE KONDENATUA (II)
Testu normalizatua
ESTUDIANTE KONDENATUA
Kantutegia
Mendebaldeko Euskal Baladak. (Antologia)
Argitalpenaren urtea
1995
Argitaletxea
LABAYRU IKASTEGIA - BILBAO BIZKAIA KUTXA
Argitalpen tokia
BILBAO
Jasotako tokia
AMOREBIETA-ETXANO
Biltzailea
MENA, ITZIAR

BEREZKO TESTUA

1.Estudiantie naz
ondino gaztie
amazortzi urte bere
kunplidu barik nik.

2.Iru peseta zala
kartazko jokoa
bertan ilde itxi neban
estudiante majoa.

3.Au da kalabazuko
ilun eta triste
emen sartu nintzela
dira sei-iru urte

4.Pozik paseko nekez
beste orrenbeste
libretako esperantza
baldin baninduke.

5.Iru anaie gara
Jangoikoak emanik,
bata zan apaiza ta
beste bi fraile bi.

6.Atzo etorri jatan
arreba monjia
errukia zen bezala
neu olan ikustia.

7.Orain edaten dot nik
basutik ardaua
seguru izengo dala
gure Jainko jaunaz
akordu ordue.

8.Kanpaiaren otsa da
agoniakoa
seguru izango da
urkamendikoa.

9.Au da urkamendiko
aizearen otsa
Jaunaren aurrerako
nik daukadan lotsa"