Orcoyengo San Migel Parrokiako Erretaula Nagusia (Nafarroa)
XVI. mendeko bigarren herenean egindako, errenazentista estiloko erretaularen bista orokorra. Banku altu batez, bost kaleetan banatuta dauden bi gorputzez eta teilatupe batez osatuta dagoen pieza da. Kale nagusian sagrarioa ikus daiteke eta, bere gainean, San Migel Arkanjeluaren eskultura bat. Bere azpian dagoen herensugeari lantza sartu behar dio. Maskorrez errematatuak dauden bankuko horma-hobien barruan pertsonai ezberdinak binaka agertzen dira: San Pedro eta beste apostolu bat, San Juan Ebanjelaria eta San Juan Bataiatzailea, apostolu bat eta San Pablo, San Simon eta San Andres. Lehenengo gorputzean hurrengo eszena hauek irudikatu dira: San Estebanen harrikatzea, Santa Anaren taldea, San Martin kapa zatitzen eta eserita dauden bi gotzain. Bigarren gorputzean berriz, binaka jarrita dauden santuak ikus daitezke: San Julian eta Santa Maria Magdalena, Santa Katalina eta Santa Ageda, San Anton eta santu diakono bat (San Lorenzo edo San Esteban izan daitekeena) eta Santa Elena eta Santa Margarita. Azkenik, atikoan, Kalbarioa ikus daiteke. Kristoren aldamenean, elizako lau gurasoak daude: San Jeronimo, San Agustin, San Gregorio eta San Anbrosio.TAGAK: Orcoyen, Navarra, San Migel Eliza parrokiala, eliza, parrokia, San Migel, arkitektura, eskultura, margoa, eraikuntza, erretaula nagusia, bankua, arkanjelua, sagrarioa, herensugea, santua, erlijioa, teilatupea, Kalbarioa, Jesus, Kristo, gurutziltzatua, gurasoa, horma-hobia, San Pedro, apostolua, San Juan Ebanjelaria, San Juan Bataiatzailea, San Pablo, San Simon, San Andres, harrikatzea, San Esteban, Santa Ana, San Martin, kapa, gotzaina, San Julian, Santa Maria, Magdalena, Santa Katalina, Santa Ageda, San Anton, San Lorenzo, Santa Elena, Santa Margarita, San Jeronimo, San Agustin, San Gregorio, San Anbrosio, errenazentista, XVI, hamasei
Fondoa Archivo Sahats
Gaia Arkitektura
Egilea Archivo Sahats
Lekuen izenak ORCOYEN
Lizentzia copyright
Erregistro zenbakia 39845.jpg