Ororbiako San Julian Parrokiako Erretaula Nagusia (Nafarroa)
1530 urtearen inguruan egindako, errenazentista estiloko erretaularen bista orokorra. Banku batez (atal zabalena dena), bost kaleetan banatuta dauden hiru gorputzez eta teilatupe batez osatuta dago. Teilatupearen azpian dagoen, roleo eta loreontziekin apaindutako frisoa nabarmengarria da. Bankuan, barruan eskulturak dituzten zazpi horma-hobi irekitzen dira. Irudiak hauek dira: San Juan Ebanjelaria, Magdalena, San Jose, Birjina Haurrarekin eta San Juan txikiarekin (horma-hobi nagusian), San Migel, San Kristobal eta Aita Santu bat (San Gregorio izan daitekeena). Erretaularen gorputz nagusietan margoa erabili da, kale nagusiko horma-hobiaren barruan dagoen San Julianen eskultura izan ezik. Lehenengo gorputzeko margoetan, San Julianen bizitzako eszena ezberdinak irudikatu dira: orein bat santuari bere gurasoak hilko dituela esaten, San Julian bere emazteari bere gurasoak hil direla esaten, ospitale baten eraikuntza eta erromesez mozorrotuta dagoen aingeru baten gaueko bidaia ontzi batean. Bigarren pisuan Kristoren haurtzaroko eszenak ikusten dira: Egiptorako Ihesa, Errugabeen sarraskia, Tenpluko aurkezpena eta Jesus doktoreen aurrean. Hirugarren gorputzean ere, Jesusen bizitzako eszenak agertzen dira: Deikundea, Ikustaldia, Birjina Haurrarekin San Abdon eta San Senen aurrean, Jaiotza eta Epifania. Azkenik, teilatupean, Kristoren Pasioko gertaerak agertzen dira: Gurutziltzapena, Zigortza eta Berpizkundea. TAGAK: Ororbia, Navarra, San Julian Parrokia, parrokia, San Julian, erretaula nagusia, errenazentista, XVI, hamasei, bankua, horma-hobia, arkitektura, eskultura, margoa, frisoa, teilatupea, Kalbarioa, Gurutziltzapena, Zigortzea, Berpizkundea, Jesus, Kristo, Jainkoa, San Juan Ebanjelaria, Magdalena, San Jose, Birjina, Haurra, San Juan txikia, San Migel, San Kristobal, San Gregorio, oreina, ospitalea, ontzia, aingerua, erromesa, ihesa, Egipto, sarraskia, errugabea, aurkezpena, tenplua, doktorea, Deikundea, Ikustaldea, San Abdon, San Senen, Jaiotza, Epifania
Fondoa Archivo Sahats
Gaia Arkitektura
Egilea Archivo Sahats
Lekuen izenak ORORBIA
Lizentzia copyright
Erregistro zenbakia 39862.jpg