Zangozako Andre Maria Erreginaren Elizako portada (Nafarroa)
XII. mendeko bukaeran egindako erromaniko estiloko portadaren xehetasuna. Bi mailako portada da. Irudian, behealdeko zatia ikusten da, non sarrerako atea dagoen. Zutabeetan bermatuta dauden hiru arkiboltez osatuta dago. Zutabe-estatua hauek irudi bat dute fustean. Ezkerrekoak hiru Mariak dira: Maria Magdalena, Maria Kristoren ama eta Maria Santiagoren ama. Eskubikoak San Pedro, San Pablo eta Judas irudikatzen dituzte. Kapitelak eszena erlijioso ezberdinekin ornatuta daude: Deikundea, Ikustaldia, Tenpluko Aurkezpena, Salomonen Epaiketa eta landa-motiboak. Arkiboltek ere dekorazio ugaria dute, motibo ezberdinekin egina: patriarkak, profetak, uhandreak, hegaztiak, akrobatak, bekatuen irudikapenak, eta abar. Dekorazioa enjutetara, ateburura eta tinpanora zabaltzen da. Enjutentan irudi asko ikus daitezke, denak nahasita. Bere artean hurrengo hauek bereizi daitezke: narrastiak, suge batek koska egin dion emakume bat, zezen hegoduna, lehoi hegoduna, arrano bat, azpian biluzik dagoen irudi bat duen zaldun bat, Adan eta Eba, Cain Abel hiltzen, eta abar. Ateburuan, barruan apostoluak dituen arkuteria bat dago. Erdian, Birjina eta Haurra daude. Tinpanoan Azken Judizioa irudikatu da. Inguruan lau aingeru tronpetari dituen Pantokrator batez nagusituta dago. Bere eskuinean dohatsuak agertzen dira eta, ezkerrean, kondenatuak. TAGAK: Sangüesa - Zangoza, Navarra, Andre Maria Erreginaren Eliza, eliza, eraikuntza, kanpoaldea, harria, arkitektura, portada, erromanikoa, arkibolta, zutabea, ateburua, tinpanoa, enjuta, motxeta, XII, hamabi, Maria Magdalena, Maria, ama, Kristo, Santiago, San Pedro, San Pablo, Judas, Deikundea, Ikustaldia, Aurkezpena, epaiketa, Salomon, patriarka, profeta, uhandrea, hegaztia, akrobata, bekatua, narrastia, sugea, zezena, lehoia, arranoa, zalduna, Adan, Eva, Cain, Abel, apostolua, Birjina, Haurra, Azken Judizioa, Pantokratorra, aingerua, dohatsua, kondenatua, ebanjelaria, Leodegarius, San Juan de la Peña
Fondoa Archivo Sahats
Gaia Arkitektura
Egilea Archivo Sahats
Lekuen izenak SANGUESA - ZANGOZA
Lizentzia copyright
Erregistro zenbakia 40036.jpg