Yesako Leireko Monasterioko Porta Speciosa (Nafarroa)
Jatorrizko elizaren lehenengo handitzean eraikitako Porta Speciosaren (Ate Ederra) irudia. XII. mendekoa eta erromaniko estilokoa da. Erdi-puntuko hiru arkiboltaz eta hauts-babes batez osatuta dago. Guztiak, erlieebe ezberdinekin ornatuta daude: animaliak, izaki fantastikoa, izaki antropomorfoak eta landa-motiboak. Arkiboltak, fuste leuna eta kapitel ornatuta duten zutabeetan bermatuta daude. Mainel batek atea bitan banatzen du. Mainel honen gainean eta zezen eta lehoi baten buruekin ornatuta dauden bi motxeten gainean tinpanoa bermatuta dago. Tinpanoan irudi batzuk erliebean agertzen dira: Salbatzailea, bere eskuinean Birjina, San Pedro eta eskriba bat eta, bere ezkerrean, bi apostolu eta beste irudi bat. Atezango batean, liburu bat duen santu bat agertzen da. Bere buruaren gainean eta oinen azpian lehoi bat dago. Beste atezangoan antzeko irudi bat errepikatzen zen, baina erliebeak hondatu egin dira. Azkenik, enjutetan eta arkibolten gainean dagoen dekorazioa nabarmentzen da. Hemen, pertsonai eta eszena ezberdinak irudikatu dira: San Migel, Santiago, Salbatzailea, San Pedro, San Juan, Nunilo eta Alodia santuen martirioa, munstroak, deabruak, heriotzaren dantza, Jonas balearekin, Ikustaldia, Deikundea, aingeru tronpeta-jotzailea.TAGAK: Yesa, Navarra, Leyreko Salbatzailearen Monasterioa, Leireko Monasterioa, monasterioa, Leire, Leyre, eraikuntza, arkitektura, portada, atea, Porta Speciosa, ederra, harria, erliebea, XII, hamabi, animalia, arkibolta, zoomorfoa, zutabea, fustea, kapitela, mainela, hauts-babesa, izakia, fantastikoa, antropomorfoa, landa-, atezangoa, santua, lehoia, zezena, motxeta, tinpanoa, enjuta, Salbatzailea, apostolua, Birjina, San Pedro, eskriba, San Migel, Santiago, San Juan, martirioa, Nunilo, Alodia, munstroa, deabrua, Jonas, balea, Ikustaldia, Deikundea, aingerua, tronpeta-jotzailea, erromanikoa
Fondoa Archivo Sahats
Gaia Arkitektura
Egilea Archivo Sahats
Lekuen izenak LEYRE
Lizentzia copyright
Erregistro zenbakia 46124.jpg