Agenda
Foroak eta Mintegiak
1go tailerra: Euskal Kulturaren Transmisiorako programa
- Ordutegia eta data:
- 2026/05/25 10:00 - 13:00
- Tokia:
- Tolosa
Tolosan egingo da Euskal Kulturaren Transmisiorako programaren lehenengo tailerra: Euskal Herria, bere historia, egitura eta aniztasuna
Tolosako JO Topaguneko kideak izango izango dira tailer honen gidariak.
Saioa Tolosako Turismo Bulegoan hasiko dugu herriko kaleetan zehar lehen ibilbide bat eginez. Ibilibide horretan gai desberdinak landuko dira: herriaren egitura, merkatuaren kultura, baserritarren presentzia, janariaren eta espazio publikoaren arteko lotura, arkitektura eta botere egiturak… Kultur etxean geldituko gara eta bertan lan dinamika batzuk egingo dira; ondoren kalera bueltatuko da taldea herria eta bere historia ezagutzen jarraitzeko. Tailerra JO Topaguneko egoitzan amaituko da.