Agenda

2. tailerra: Euskal Kulturaren Transmisiorako programa

Foroak eta Mintegiak

2. tailerra: Euskal Kulturaren Transmisiorako programa

Ordutegia eta data:
2026/05/26 Kopia: 10:30 - 13:30
Tokia:
Tolosa

Tolosan egingo da Euskal Kulturaren Transmisiorako programaren bigarren tailerra: Euskara eta hizkuntza-aniztasuna
Bigarren saioan Tolosako paisaia linguistikoari eta sozialari begiratzeko aukera izango da. Galtzaundi, Tolosako euskaltzaleen elkarteko kideak saioa bideratu eta dinamizatuko dute.  

Galtzaundin saioa aurkezten hasiko gara, eta saio honetan zehar deskubrituko dugunaren lehen gakoak emango ditugu. Ondoren, Tolosako kaleren batean zehar ibiliko gara eta bertako paisaia linguistikoa aztertuko dugu; ibilbide honetan, Tolosako Udaletxera iritsiko gara eta bertan testigantza batzuk ezagutzeko aukera izango dugu. Ondoren, Galtzaundira itzuliko gara, baina aurretik Tolosako gune eta denda batzuk bisitatuko ditugu.