Eusko Ikaskuntzak, 1948an Biarritzen antolatu zuen VII. Kongresuan, Euskararen Nazioarteko Eguna aldarrikatu zuen euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna mundu osoan hedatu eta ezagutarazteko. Aldarrikapenaren ostean, euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna ospatzeko eguna abenduaren 3an izatea erabaki zen, Frantzisko Xabier Deunaren eguna, eta 1949ko abenduaren 3an ospatu zen, lehen aldiz, Euskararen Nazioarteko Eguna.
Aurten, 75 urte beteko dira Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Eguna aldarrikatu eta lehenbizikoz ospatu zenetik. Hori dela eta, Eusko Ikaskuntzak aipatu urtemuga ospatzea eta duela 75 urte egindako adierazpena berritu eta gaur egunera ekarriko du. Halaber, euskal hiztunon komunitatea trinkotzeko eta saretzeko egiten den lanaren inguruan ezatabaidatzeko aukera izango da jarraian antolatu den mahainguruan.
10:00
Ekitaldi instituzionala
Claude MEHATS. Eusko Ikaskuntza Ipar Euskal Herria
Aitor ALDASORO. Eusko Jaurlaritza
Ana OLLO. Nafarroako Gobernua
Jean-René ETCHEGARAY. Baionako Udala eta Euskal Hirigune Elkargoa
Ana URKIZA. Eusko Ikaskuntza
10:30
Kafe etena
11:00
Mahai-ingurua: “Nola trinkotu eta saretu euskal hiztunen komunitatea”
Xan AIRE. Plazara ekimena
Jasone MENDIZABAL ALTUNA. Euskaltzaleen Topagunea
Idurre ESKISABEL LARRAÑAGA. Euskalgintzaren Kontseilua
Peio JORAJURIA. Seaska
Ihintz OLIDEN. AEK elkartea
Moderatzailea: Xalbat ALZUGARAY. Eusko Ikaskuntza
12:30
Galderak eta eztabaida
13:00
Itxiera eta agurra
Maréchal Leclerc etorbidea, 1 64100 Baiona |