
Eusko Ikaskuntzak sortu eta garatutako GizarteLAB programa laborategi sozial bat da. Laborategiaren helburua gizartea (herritarrak) trebatzea eta ahalduntzea da, epe ertain eta luzera planteatzen ari zaizkigun erronkei erantzun desberdinak eta berritzaileak emateko.
Komunitateka ikasteko estrategia eta herritarrak eta udalak lotzeko aukera eskaintzen ditu.
Laborategi arina da, eta ekintza pilotuak sustatzea du helburu, aurrea hartzeko estrategia bat garatuz, orainaldian jardunez baina etorkizuneko ikuspegitik.
Proiektu honetarako metodologia berri bat sortu dugu, lau zutabe estrategiko dituena: trantsizio-agendak (tokiko aukerak eta garapen-bideak), gaitasunetan prestakuntza, komunitateen kudeaketa (komunitateak sortzea eta garatzea) eta politiken diseinua (erabiltzaile-ikuspegia integratzen dutenak).
Deban, tailerrak urtarrilean eta otsailean izan ziren, eta udalak aukeratu zuen erronka belaunaldien arteko ekintzak sustatzea izan zen, zainketen ekosistema berri baten barruan. Datu demografikoek erakusten dute biztanleria bereziki zahartua dagoela herrian, eta epe ertainera begira oso proiekzio kezkagarria duela; horrek eta adinekoentzako azpiegitura egokien eskasiak beharrezko egiten dituzte dauden laguntza-eskaintza osatuko duten neurri eta laguntza-sare komunitarioak.
Debako biztanleriaren zahartze progresiboa eta kezkagarria ikusita, eta zainketa-sistemaren hauskortasuna ikusita, laguntza-sistema komunitarioak indartzea proposatu zen.
Horretarako, egitasmoaren helburua hauxe izan zen: belaunaldi artekotasuna garatzeko gaitasunak lantzea eta helburu horretarako esperientziak diseinatzen ikastea.
1. tailerra: Aurkezpena, Pertzepzio soziala eta Bizitza-mapak (2022.01.20)
2. tailerra: Etorkizun-mapak, entzute aktiboa eta enpatia (2022.01.27)
3. tailerra: Gizarte-mapak, sareak eta esperientzia-eremuak (2022.02.03)
4. tailerra: Belaunaldi-arteko esperientzien diseinua (2022.02.10)