Ituntzen foroa: aldaketa demografikoa eta belaunaldi-konpromisoa

2024/10/16 16:30 - 19:00

Donostia. Miramar Jauregia (Mirakontxa 48)

Zaintza-estrategien eta ongizate-politiken esparruan epe luzerako plangintza estrategikoak diseinatzeak hainbat erakunderen, gizarte-eragileren eta hirugarren sektoreko entitateren artean akordio eta itun sendoak ezartzeko beharra dakar. Itun horien sakontzean lan egiteko, Eusko Ikaskuntzak hiru foro antolatu ditu, zaintzen alorrean estrategikoak diren gaiak lantzeko. Hiru horietan hirugarrena, urriaren 16an Donostian izango dena, aldaketa demografikoa eta belaunaldi-konpromisoan egongo da zentratuta.

Partekatu:
Facebook Twitter Whatsapp