Ituntzen foroa: zaintzen iraunkortasuna

2024/09/17 09:30 - 14:00

Bilbo. BBK Kuna

Zaintza-estrategien eta ongizate-politiken esparruan epe luzerako plangintza estrategikoak diseinatzeak hainbat erakunderen, gizarte-eragileren eta hirugarren sektoreko entitateren artean akordio eta itun sendoak ezartzeko beharra dakar. Itun horien sakontzean lan egiteko, Eusko Ikaskuntzak hiru foro antolatu ditu, zaintzen alorrean estrategikoak diren gaiak lantzeko. Hiru horietan lehena, irailaren 17an Bilbon izango dena, zaintzaren iraunkortasunean egongo da zentratuta.

Partekatu:
Facebook Twitter Whatsapp