2018/10/05 9:15-17:30
Baiona
Proiektuaren asmoetako bat, Euskal Herriko herritarroi eragiten diguten gaien aurrean etenaldia, gogoeta, elkarrizketa eta elkarbizitza sustatzea da; baina baita ere, gizarteak berak balizko eszenario desiragarriak asmatzea eta kontatzea, emaitza berritzaileak eta erabilgarriak lortzeko.
Hausnarketaren ondorioz sortutako edukiak eta emaitzak, erabat zeharkakoak izanik, prozesura, Eusko Ikaskuntzaren gainerako eremuetara, euskal gizartera eta euskal erakundeetara itzultzea nahiko luke.









Aurtengo Eusko Ikaskuntzaren 18. Kongresuko antolatzaileek, jasangarritasunaren aldeko konpromisua hartzea erabaki dute, ekitaldiaren ingurumeneko inpaktua murrizteko helburuarekin. Horretarako, zenbait neurri ezarri dira Eusko Jaurlaritzako Ihobe, Ingurumen Jarduketerako Sozietate Publikoa sortutako Erronka Garbia zigiluaren bidez. Modu honetan, ingurumen aldetik arduratsua eta jasangarria den ekitaldia antolatzea bilatzen da, eragile guztien partaidetzarekin batera.


