2023/02/09
EUDEL eta Eusko Ikaskuntza lankidetzan arituko dira zenbait proiektuetan, euskal udalen erronkei heltzeko
Bi erakundeen arteko hitzarmena abiapuntu bat izango da, udalei hiru ekimenetan parte hartzeko aukera emango diena: etorkizuneko euskal nortasun kolektiboaren azterketa; “Herri Txikien Akademia” bat; eta, nabarmentzeko modukoa, GizarteLAB, hainbat herrietan dagoeneko funtzionatzen duen herritarren laborategien proiektua.