Aniztasunaren kudeaketa demokratikoa Nafarroan: bizikidetza
Aniztasunaren kudeaketa demokratikoa Nafarroan egitasmoak 2018an abiatutako Gure jendea, aniztasuna eta kohesio bideak ekimenean sakontzea bilatzen du, eta bi ardatz nagusi hauetan jarri du azpimarra: bizikidetza aniztasunean, batetik, eta proiektu partekatu baterako kultura demokratikoan, bestetik. Helburu orokor gisa, Nafarroako Gobernuari eskaini nahi izan zaio herritarren arteko bizikidetzan lagun lezakeen gutxieneko balio marko baterako hurbilketa, hori baita edozein proiektu partekatu baterako baldintza nagusietakoa.
sarrera
Proiektuak 2019an ekin zion bideari, Baztan, Berriozar eta Castejonen egindako Herritarren Mahaien eta Gizarte Foroen bidez (Nafarroako aniztasun geografiko eta identitarioa irudikatzeko aukeratutako udalerriak izan ziren), eta 2020an jarraitu zuen bizikidetzan sakontzeko helburuarekin Aditu Talde, Nafarroako Eragileen Mahaia eta Nafarroako Herritarren mahaiaren bidez. 2021ean Aholku Batzorde baten bidez eta Nafarroako pertsona esanguratsuei egindako elkarrizketen bidez bizikidetza eraikitzera eramanen gaituen beharrezko konfiantza-giroa sortzeko oinarrizko baldintzak aztertu genituen.
ABIAPUNTUKO HIPOTESIA ETA HELBURUAK
Aurreko urteotan egindako lanketaren ondorioz, aurtengo jarduerak hipotesi orokor honetatik abiatuko dira: Nafarroan azaltzen den bizikidetza gatazkaren arrazoi ildo garrantzitsu bat –ez bakarra- nazio identitateari eta gizartearen polarizazio ideologiko mailari lotua dago.
Gatazka hori gainditzeko bidean, beharrezko jotzen da hiru gai hauen inguruan gogoeta egitea: gizarte konfiantza, euskararen balizko politizazioa eta Nafarroako Administrazioaren zeregina.
Era berean, hiru gai hauek lantzeko eta bideratu ahal izateko, aurtengo jarduerak ondoko hipotesietatik abiatuko dira:
- Gizarte konfiantza nazio, kultura, erlijio, eta ideologia aniztasuna barneratuta duen kultura demokratiko baten lanketa luzetik sortuko da, eta hori Administrazioaren bultzadatik eta nazio, kultura, erlijio eta ideologia eragileen onarpenetik abiatuko da.
- Zaila da euskararekiko atxikimendua areagotzea, euskara bera proiektu politiko batzuei estuki lotua atzematen baldin bada (bai euskararen zentraltasuna azpimarratzeko, eta baita euskararen arriskuaz ohartarazteko ere).
- Nafar guztien ordezkari izaki, Nafar Administrazioaren zeregina funtsezkoa da euskara nafarren ondaretzat har, eta gizarte konfiantza areagotu dadin.
Hipotesi horien arabera, 2022ko proiektuak ondoko helburuak ezartzen ditu:
- Hipotesiok Nafarroako gazteekin kontrastatzea, garrantzi berezia emanez beraien ikuspuntuari, uste baitugu bestelako iritzia isla lezakeela belaunaldi aldaketak.
- Nazio identitateen eta proiektu politikoen arteko lehian oinarritutako gatazka demokratikoki kudeatzen hasteko gakoak identifikatzea belaunaldi berrietan.
- Gazte politizatu eta ez politizatuen arteko diskurtsoen artean aldaketarik dagoen aztertzea.
GAUZATUKO DIREN EKINTZAK
TALDE ERAGILEA
Proiektuaren definizioa, koordinazioa eta zuzendaritza, metodologia zehaztea, Gazteen taldeak osatzea, bileren dinamizazioa eta azken txostena idaztea.
NAFARROAKO GAZTE EZ POLITIZATUEN TALDEA
Bi bilera planteatzen dira eta hauen eginkizuna izanen da:
- Talde Eragileak darabilen hipotesia kontrastatzea
- Nafarroako Iparralde eta Hegoaldeko gazteen arteko diskurtsoen alderaketa
- Belaunaldi berriekin bizikidetzarako aukerak aztertzea
BILEREN ESKEMA:
- Iparraldean, Bera (Martxoak 23, 18:00)
- Hegoaldean, Tutera (Apirilak 6, 18:00)
Taldea osatzerako garaian Nafarroako lurraldearen aniztasunean eragiten duten hainbat faktore kontuan izanen dugu, eta horien arteko oreka bilatuko dugu: lurraldea, generoa, nazio identitatea, kultura, erlijioa eta ideologia. Hori dena bideratzeko, hasiera batean bi talde osatzea pentsatu da: Nafarroako Iparraldean lehenengoa eta Nafarroako Hegoaldean bigarrena.
NAFARROAKO GAZTE POLITIZATUEN TALDEA
Hainbat bilera planteatzen dira (maiztasuna emaitzen araberakoa izanen da) eta hauen eginkizuna izanen da:
- 2021eko txostenari buruzko iritziak biltzea.
- Talde Eragileak darabilen hipotesia kontrastatzea.
- Gazte ez politizatuen taldeen iritziak kontrastatzea.
- Talde Eragileak zehaztutako arazoak eta horiek gainditzen hasteko gazteek atzematen dituzten gakoak identifikatzea.
- Belaunaldi berriekin bizikidetzarako aukerak aztertzea.
BILEREN ESKEMA:
- Aurkezpena eta hipotesiaren kontrastea (Maiatza)
- Gazte ez politizatuen iritziak kontrastatzea (Maiatza-Ekaina)
- Arazoak eta gakoak identifikatu (Ekaina)
- Proposamenak (Iraila)
Taldea osatzerako garaian Nafarroako lurraldearen aniztasunean eragiten duten hainbat faktore kontuan izanen dugu, eta horien arteko oreka bilatuko dugu: lurraldea, generoa, nazio identitatea, kultura, erlijioa eta ideologia.
NAFARROAKO HAINBAT ADITURI EGINDAKO ELKARRIZKETEN HUSTUKETA
Nafarroako hainbat adituri elkarrizketak egin zaizkie jarraitutako gogoeta prozesu guztiaz hausnarketa eta kontrastea egiteko modu sakonean, baita agian gako berriez ohartarazteko eta haien iradokizunak jasotzeko. Adituon profila ahalik eta askotarikoena izan da, adina, generoa, lan eremua eta ideologia kontuan hartuta. Orain, elkarrizketa guzti horien emaitzak aztertuko ditugu.
AZKEN TXOSTENA
Prozesu guztia jasotzen duen txosten idatzia.
Lantaldearen osaera
- Proiektu arduraduna
Amaia Nausia Pimoulier - Zuzendari zientifikoa
Julen Zabalo. UPV/EHUko irakaslea eta Parte Hartuz ikerketa taldeko arduraduna
Txoli Mateos. Soziologoa - Proiektuaren talde eragilea
Txoli Mateos. Soziologoa
Julen Zabalo. UPV/EHUko irakaslea eta Parte Hartuz ikerketa taldeko arduraduna
Amaia Nausia Pimoulier. Eusko Ikaskuntzako proiektu arduraduna
dokumentuak
argazkiak
Herritarren Mahaiak: Baztan, Berriozar, Castejon.
![]() | ![]() | ![]() |
Gizarte Foroak: Baztan, Berriozar, Castejon.
![]() | ![]() | ![]() |
Solasaldiak
PROIEKTU KUDEATZAILEA:
Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat datorren proiektua: