Euskal Kulturaren Transmisiorako Programa
Programa honek euskal kultura kolektibo ezberdinei hurbiltzen die, uztartuz ikaskuntza esperientziala, komunitatean parte-hartzea eta kulturen arteko elkarrizketa.
sarrera
Euskal kulturaren transmisioa funtsezkoa da gizarte kohesioa sendotzeko, nortasun kolektiboa bizirik mantentzeko eta belaunaldien arteko loturak indartzeko. Kultura ez da soilik iraganeko ondarea; komunitate baten oraina eta etorkizuna eraikitzeko tresna ere bada.
Eusko Ikaskuntzak Euskal Kulturaren Transmisiorako Programa bultzatzen du, gaur egungo gizartearen aniztasunari erantzuteko eta euskal kulturaren ezagutza, balorazioa eta bizipena sustatzeko. Ekimenak ikuspegi berritzailea du: transmisio kultural tradizionala eta kulturarteko elkarrizketa uztartzen ditu, euskal kultura ondare bizi eta partekatu gisa ulertuta.
Programaren bereizgarrietako bat da errotutako migratzaileei eta haien familiei arreta berezia ematea, komunitatearen etorkizuneko kohesiorako funtsezko zubi bezala hartuta. Horren bidez, euskal kulturaren elementu nagusietara sarbidea erraztu nahi da (hizkuntza, ondarea, artea, jaiak edo bizimoduak), aldi berean beste kultura batzuen ekarpena aitortu eta kulturarteko elkarrizketa sustatu.
Helburua da euskal kultura espazio irekia, integratzailea eta dinamikoa izatea, non jatorri desberdinetako pertsonek komunitate bereko kide gisa parte hartu eta ekarpena egin dezaten.
helburuak
Helburu Nagusia
Euskal kulturaren ezagutza, balorazioa eta bizipena sustatzea, bereziki bi kolektiboren artean:
- Euskal kulturaren harreman eta ezagutza urria duten euskal herritarrak.
- Integrazio prozesuan dauden migratzaileak eta haien familiak.
Helburu zehatzak
- Euskal kulturaren balio, adierazpen eta elementu bereizgarrietarako sarbidea sustatzea (historia, euskara, artea, ondarea eta balio komunitarioak).
- Komunitate plural baten parte izatearen sentimendua indartzea.
- Kulturarteko elkarrizketa eta aniztasunarekiko errespetua sustatzea.
- Parte-hartzaileen integrazioa erraztea tokiko kultura-sareetan eta komunitate-bizitzan.
metodologia
Programaren metodologia parte-hartzailea, esperientziala eta kulturartekoa da. Ez da soilik ezagutza transmititzea bilatzen, baizik eta esperientzia partekatuen bidez komunitatea eraikitzea.
Ikaskuntza-prozesua U Teoriaren ikuspegian oinarritzen da, bost fase nagusitan:
- 1. Abiapuntua – Parte-hartzaileen esperientziak eta itxaropenak partekatzea.
- 2. Entzutea – Euskal kulturaren eta parte-hartzaileen errealitateen arteko elkarrizketa.
- 3. Behaketa – Bisita eta esperientzia praktikoen bidez ikaskuntza.
- 4. Ko-sorkuntza – Ekintza edo prototipo kultural kolektiboak sortzea.
- 5. Ko-eboluzioa – Ikaskuntza komunitatean txertatzea eta partekatzea.
Horretarako hainbat baliabide erabiliko dira:
Tailer dinamikoak eta talde-dinamikak
Bisita kultural gidatuak
Tokiko kultur eragileekin topaketak
Kultura-erakundeetan murgiltze praktikoa
solasaldiak
PROIEKTU KUDEATZAILEA:
Garapen Iraunkorreko Helburuekin bat datorren proiektua:



