Akelarreko parte hartzaileek mezako kontsakrazioan ostia altxatua ikusi ezin zutelakoa akelarreari buruzko topiko bat da. Zugarramurdiko prozesuan akusatuetako batzuek ziotenez, mezerdikoan hodei beltz bat ikusten zuten, eta ez sakramentu txit santua. Ikuspen hori sabbat fantasiaren balio inbertsioen adibide bat da, kristautasunaren eta egiazko fedearen antialegoria perfektua.