Eusko Ikaskuntza-Ville de Bayonne Euskal Kulturaren Saria
Informazioa
Sariak lagunduko du zientzia edo kultur lan bat obratu duena, edo unibertsitateko tesi bat egin duena. Baionako hiriari buruz edo Lapurdi, Baxe Nafarroa edo Zuberoari buruz, bereziki ikasle baldin bada edo gaztea. 2.500 euroko saria eskainiko zaio.
Eusko Ikaskuntzak eta Baionako Udalak banatzen duen sari multzoa
Ohorezko Saria euskararen edota euskal kulturaren alde egin duen eta ereduzko ibilbidea izan duen pertsona edota talde bati ematen zaio. Euskal Kultura Saria, aldiz, Euskal Herriari lotutako doktoretza tesiak edota argitaratu gabeko ikerkuntza lanak saritzeko sortu zen. Azkenik, Bideo-dokumental Sorkuntza Saria Euskal Herria, euskara edota euskal kultura gai nagusi duten dokumental amateurrak saritzeko helburuarekin ematen da.