Chansonnier basque
- Titre original
- AVE MARIA PURISIMA (TOBERAK)
- Texte standardisé
- AVE MARIA PURISIMA (TOBERAK)
- Chansonnier
- Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
- Année de publication
- 1999
- Editorial
- OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
- Lieu de publication
- DONOSTIA
- Lieu de compilation
- OIARTZUN
- Compilateur
- LEKUONA, JUAN MARI
TEXTE ORIGINAL
1.Ave Maria Purisima!Jaungoikoak gabon!
esplikatzera nua
zer desio dugun:
toberak jotzera gatoz
bost edo sei lagun.
2.Toberak jotzera eta
libertitutzera,
ez uztiagatikan
usariyua galtzera;
borondaterik ezpada
joain gera atzera.
3.Agur, agur itxekuak:
Jaungoikuak gabon!
Ezer ere esan gabe
ezin giñezke egon:
hementxen eldu gera
lau edo bost lagun.
4.Gure desiua zer den
nua deklaratzera:
usatzen dan moduan
toberak jotzera;
borondaterik ezpada
joain gera atzera.
5.Libertitu-zaliak
zuek ezik gu ere;
bestela ezgenduen pasako
horrenbeste bire;
borondaterik ezpada
lehen aña adixkire.
6.Nobiyo jaunak esan diyo
andre nobiyari:
-""Zer egingo ote-diyegu
gizon horiyeri?
Umore ona pasatzia
Gustatzen zait neri"".
7.""Libertsiyo palit bat
alkarren artian,
pasatzia hobia
bitatik batian:
eztut uste izain den
iñoren kaltian"".
8.Andre nobiyak errespuesta
Jakiña bezela:
-""Etorri diraden ezkero
kanta dezatela;
lotsa haundiya emango
diyegu bestela"".
9.Nobiya andriak errespuesta
leyala ta prestua:
-Umore ona pasatzia
litzake nere gustua;
erdi bana pagatuko degu
horiyen gastua.
10.Konformatu dirade
biyok alkarrekin:
guk ere segi dezagun
umore onakin;
lagunak, palanka juaz
kantatu ""San Martiñ"".
11.Biyen berriyak horrela
jakindu ezkero,
besteren esan-mesanik
ez nuke espero:
lagunak San Martin kantatu ta
palanka jo gero.
12.Hanka bat abajo daukat
bestia levanta;
xinistatuko duzute
egiya esan-ta:
orain zuek egin zerate,
hurren bestien txanda.
13.Oya jarriya dago
maindire zuriyakin;
maindire zuriyakin ta
bi almoadakin
nobiya andria etzateko
nobiyo jaunakin.
14.Mayatzaren hamabiya
sekula etzait aztuko;
Ezkontza hau ikusi-ta
zein ezta poztuko?
Gaur arratsian hoyek biyek
eztira oztuko.
15.Hemen burruntziya deitzen diyogu
Napar-aldian gerrena:
batzuentzat konsuelua ta
bestientzat pena;
nobiyo jaunak agindu digu
sartzeko barrena."