Nouvelle corporatives

01/05/2013

Datorkigunean migrazioa eta identitatea: Aniztasunerantz bidea

Euskal Herriko lurralde guztietako gazteek migrazioaren eta identitatearen kontzeptuen inguruan hausnartu ondoren, aniztasunaren normalizazioan eraikitako euskal gizartea lortzeko urratsak emateko proposamenak definitu dituzte.

Immigrazioak fenomeno bat baino, historian zehar behin eta berriz errepikatu den errealitatea da eta etorkizunean ere errepikatuko dena. Bestalde, nortasun eta identitateari dagokionez, badago gizabanakoaren nortasuna (gutako bakoitza gauza asko gara eta garen hori ere aldatzen doa) eta badago nortasun/ identitate kulturala/kolektiboa eta hau bestearekin dugun harremanean eraikitzen da. Herri identitatea beraz, finkatu behar ez genukeen kontzeptua bezala ageri da, aldakorra delako eta osatzen duten pertsonen artean eraikitzen delako.

Hemen kulturartekotasun eta aniztasunaren kontzeptuek hartzen dute protagonismoa, errealitatean kudeatzeko erronka interesgarri eta apasionanteak sortzen direlarik.Gai sakon eta korapilatsu honetan Datorkigunea osatzen duten Euskal Herriko 40 gazteek hezkuntza, elkarbizitza, lan eta administrazio eremuetan hainbat proposamen egin dituzte.

Ikusi gehiago

Partager:
Facebook Twitter Whatsapp