Basque songbook

Original title
MISERERE, MISERERE
Standardized text
MISERERE, MISERERE
Songbook
Cancionero Popular Vasco
Publication year
1922
Editorial
BOILEAU
Publication place
BARCELONA
Compilation place
EA
Compiler
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

Original text

I.Miserere, miserere,
Jauna fan da Salbadore;
Salbadore, Salbadore
ene anima ¡otoi! zure;
ene anima ¡otoi! zure
bai orai ta beti ere.

II.Ortzegun sandu arratsean
triste zindaude biotzean,
triste zindaude biotzean
apostoluen konpainian,
apostoluen konpainian eta
oin-esku ederren garbitzean;
oin-esku ederren garbitzean eta
oin-esku ederren txukatzean.

III.Jesus fan tzen baratzera
an odolez izertzera,
an odolez izertzera eta
.....................................
sokaz zuten arrastatu,
artaz etziren kontentatu;
buruan zuten koronatu,
artaz etziren kontentatu;
oin-esku ederrak itzeztatu,
artaz etziren kontentatu,
....... biotza lantaztatu."