Basque songbook

Original title
BARATZIAN ZOIN EDER DEN (Variante)
Standardized text
BARATZEAN ZEIN EDER DEN
Songbook
Cancionero Vasco
Publication year
1994
Editorial
EUSKO IKASKUNTZA
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
AZKAINE
Compiler
AITA DONOSTIA

Original text

1. Baratzian zoin eder den
Julufraiaren loria!
Itsaspetik lañopetik
Ateratzen da uria.
Baldin gaixua orhoit ahal da
Non eman zautan fedia.

2. Orhoitzen nauzu bai, orhoitzen
Ez dauratazu ahanzten:
Madalena batek bezen bat
Munduan baitut sufritzen.
Jaten dudan ogia ere
Nigarrez dizut bustitzen.

3. Kalla kantuz ogipetik
Uztail-agorriletan.
Maitien gandik nindoalarik
Aitu izan dut bortzetan.
Oxala aitu izan banu
Haren borta-leihoetan.

4. Bazterretik bazterrera
Au munduaren zabala!
Eztakienak erran lezake
Ni alegera naizela.
Ortzetan dizut irria, eta
Bi begietan nigarra."
2190;