Basque songbook

Original title
IZAR BATEK ZERUTIK (Variante)
Standardized text
IZAR BATEK ZERUTIK
Songbook
Cancionero Vasco
Publication year
1994
Editorial
EUSKO IKASKUNTZA
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
UZTARITZE
Compiler
AITA DONOSTIA

Original text

1. Izar batek zerutik,
Klaritatez beterik,
Gauaz ere argitzen du
Bertze ororen gainetik.
Dudatzen dut duenez
Mundu huntan parerik. (bis)

2. Izar haren begia,
Ain da xarmegarria:
Koloriak xuri-gorri,
Perfektionez betia.
Eria ere senda liro
Aren begitartia. (bis)

3. Uxo zuria, errazu,
Norat yuaiten ziren zu.
Espaiñiako bortuak oro
Elurrez betiak dituzu:
Gaurko zure ostatu
Gure etxian baduzu. (bis)

4. Ez nau izitzen elurrak
Ez eta ere gau ilunak.
Maitiagatik pasa nintzazke
Gauak eta egunak,
Gauak eta egunak
Desertu eta oihanak. (bis)"