Basque songbook

Original title
MARIA MAGDALENA
Standardized text
MARIA MAGDALENA
Songbook
Cancionero Vasco
Publication year
1994
Editorial
EUSKO IKASKUNTZA
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
ERRENTERIA
Compiler
AITA DONOSTIA

Original text

1. Maria Magdalena
Bere egunean,
Seda morez jantzia
Bere sonean,

2. Juan zan elizara
Zaldi urdinean;
Jarri zan belauniko
Pulpitu-pean.

3. San Juan Ebanjelistak
Meza ura ematen,
Kristo bera zeguen
Meza arri laguntzen.

4. Ama Santisima berriz
Meza ura entzuten,
Eta amabi Apostoluak
Koruan kantatzen.

5. Batzubek etxera eta
Bestiak maira;
Eta Maria Magdalena
Mairen azpira.

6 -Maria Magdalena,
Zer dezu orrela?
-Jauna, nere pekatuak
Jarri naute onela.

7.-Barkatzen dizkizut bada
Onari bezala;
Onari bezala eta
Zu Santa zerala.

8.-Aingerutxuak, artu zazute
Anima on au eskutik,
Eta eraman paraisora
Beste guztien ganetik."