Basque songbook

Original title
HEGAZTIENTZAT PAUSARRI
Standardized text
HEGAZTIENTZAT PAUSARRI
Songbook
Oiartzungo kantutegia bertako herri memoriatik
Publication year
1999
Editorial
OIARTZUNGO UDALA. KULTURA BATZORDEA (MUGARRI)
Publication place
DONOSTIA
Compilation place
OIARTZUN
Compiler
LEKUONA, JUAN MARI

Original text

1.Hegaztientzat pausarri,
arrainentzako uharri,
hegaztientzat pausarri;
ai ninduke lur maiteak
zerbaitetan lagungarri.

2.Maite dut eta banabil
maitea nola zerbitu;
urteak zehar lora ta
-maite dut eta banabil-
ipuinak dizkiot bildu.

3.Giroak landu egurrik
ekarri diot menditik;
uren oldeak luzaro
mizkatu hibai-harririk,
giroak landu egurrik.

4.Nekatzeraino ihardun dut
atsegin eta dolore;
nekatzeraino ihardun dut,
ukabilak erabili
ditut maitearen alde.

5.Maitearen amorez naiz
aritu kalerik kale,
herriaren amorez naiz;
jadetsi diot hiriko
zenbait oroigailu ere.

6.Badakit aski ez dena,
besterik behar duena,
badakit huskeri dena;
semearen falta baita
nire maitearen pena.

7.Bihotzean haurra eta
haurrik esnatu ezina;
bihotzean haurra eta,
gizalditakoa dela
Euskal Herriaren mina."