Basque songbook

Original title
IRU ERREGE
Standardized text
HIRU ERREGE
Songbook
Ondarru, kantu, otoi, orru...
Publication year
1984
Editorial
KULTUR ETXEA- CASA MUNICIPAL DE CULTURA
Publication place
ONDARROA
Compilation place
ONDARROA
Compiler
ZUBIKARAI, AUGUSTIN

Original text

1.- Zeruko erregea
jaio zan orduan
munduan
Herodes erregea
enbidiaz betea
bildurtuten asi zan.

2.- Herodes erregea
zek bildurtzen zaitu?
Esaizu.
Jaio dan infantea
zeurorrek il eitea
lograduko eztozu.

3.- Iru errege datoz
Orientetikan Belenera,
aurretik dakarrela
izar argi eder bat
bidea erakustera.

4.- Eldu zirenean
Belen erriko
portalera,
Jauna adoratzera
auspaz jausi zirean
belauniko lurrera.

5.- Ofrezietan dautsiez
euren presenteak
nobleak ,
Batak dakar urrea,
besteak mirrea
ta intsentsua besteak.

6.- Beste bide batetik
biurtuten dira
errira.
Herodesen asmuak
eta pentsamentuak
orain burlatu dira.

7.- Herodes burlaturik
gelditu zanean,
berenean.
agindu eban ilteko
iñozente guztiak
Belengo errian.

8.Ai ze negar andiak
orduan Belenen
eukezen!
Amaren bularretik
errukia bagarik
daroez umeak ilten."