Basque songbook

Original title
SAN JUAN'EK DIÑO
Standardized text
SAN JUANEK DIO
Songbook
Ondarru, kantu, otoi, orru...
Publication year
1984
Editorial
KULTUR ETXEA- CASA MUNICIPAL DE CULTURA
Publication place
ONDARROA
Compilation place
ONDARROA
Compiler
ZUBIKARAI, AUGUSTIN

Original text

San Juan'ek diño bere egunian
zelebratzeko fiesta,
kastigatua izango dala
lana egiten duana.

San Juan San Juan, San Juan, San Juan Bautista
Zelebratu daigun gaur zeure fiesta.

Igaz San Juan, San Juan zan eta
aurten San Juan Bautista,
Jesukristoren lengusua zan
Aita San Juan Bautista.

Or dago Txurruka besuak zabalik
txurru berrien aurrean,
txurru berrien aurrean eta
Mutriku eleiz aurrean.

Urak guztiak agortu dira
arrain gaiztoak agiri,
aurtengo urtean mutil txikiak
nun egingo dute igari?"