Basque songbook

Original title
ADIOS IZAR EDER
Standardized text
ADIOS IZAR EDER
Songbook
Cancionero Popular Vasco
Publication year
1922
Editorial
BOILEAU
Publication place
BARCELONA
Compilation place
BAZTAN
Compiler
AZKUE, RESURRECCION MARIA DE

Original text

l.- Adios izar eder, adios izarra
zu zera aingerua munduan bakarra,
izar baten uzteak emaiten daut pena
zeren eta bainuen munduan maitena.

II.- Adios ta ongi bizi, ene maiteñoa,
neure begietako lili arraroa.
Biotzez zurekin ta gorputzez banoa:
yarraikiren zautazu zure amorioa.

III.- Izan naiz Aragoan bai eta Kastilan
hitz batez erraiteko Espaiña guztian:
eztuz ekhusi zu bezalakorik,
Nafarroa guztian zaude famaturik.

IV.- Jarraikitzen ninduzun izar eder hari
nola mariñel ona bere orratzari
jende onak, atentzione ene arrazoin huni:
etziteztela fida amorioari.

V.- Amodioa duzu arrosaren pare
usaina badu eta ondoan arantze,
maitea, ni enainte egon zugana jin gabe
hil behar banu ere hirur egun gabe."