Enpresen erantzukizun linguistikoa lantzeko eredua

Our members

05/25/2022

Enpresen erantzukizun linguistikoa lantzeko eredua

Soziolinguistika Klusterrak eta Euskal Herriko Unibertsitateak "Eralan5" enpresen erantzukizun linguistikoa lantzeko eredua sortu dute.

Edozein ingurune soziolinguistikotan kokatutako enpresetan eredua aplikatzeko gida argitaratu dute horretarako.

Gidaren egileak, Eusko Ikaskuntzaren bazkide eta Eralan proiektuaren zuzendari Auxkin Galarraga (UPV/EHU) eta koordinatzaile Belen Uranga (Soziolinguistika Klusterra) dira. Hala ere, egileez gain, soziolinguistika, akademia eta enpresaren esparruko hainbat aditu eta eragilek parte hartu dute argitalpenaren sortze-prozesuan. Eralan proiektua Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin garatzen da.

Informazio iturria eta xehetasun gehiago hemen.

Share:
Facebook Twitter Whatsapp