Presentación del programa Gazteak Mugaz Gaindi

Podcast

01/17/2023

Presentación del programa Gazteak Mugaz Gaindi

Gipuzkoako Kale Nagusia. Onda Vasca

Eusko Ikaskuntza, Nafarroako Gazteriaren Kontseilua eta Insup Formation, Nouvelle Aquitaine-Euskadi Euroeskualdeko babesa izanik, urtarriletik maiatzera bitartean hainbat lan saio antolatu dituzte eremu bakoitzeko gazte anitzekin elkarren arteko ezagutza sustatzeko eta euren arteko gizarte-, ekonomia- eta kultura-harremanak sustatzeko xedez, beti ere Euroeskualdeko herritarrak ardatz izanik.

Guztira bost lan saio antolatu dira Euroeskualdearen eremuko toki desberdinetan. Saio horietan lurralde-errealitate eta -berezitasun desberdinen ezagutza indartuko da, gazteen arteko lankidetza eta ekimen eraldatzaileak sortzea ahalbidetuz eta euren arteko ahalduntzea eta lankidetza sustatuz. Hala, mugaz gaindiko gazteen arteko harremanetan oinarrituta, gazteen ikuspegitik egoeraren diagnostikoa egingo da, topikoak, aurreiritziak eta ahuleziak gainditzeko eta indargunetaz baliatzeko lan-ildoak jorratuta.

Guzti hau azalduko digu Eusko Ikaskuntzako Joseba Bergaretxek.

Hear the podcast >>

Share:
Facebook Twitter Whatsapp