Urteko Galdera 2016: Eneritz Garro Larrañaga / Mondragon Unibertsitatea-HUHEZI

Urteko Galdera

11/09/2016

Urteko Galdera 2016: Eneritz Garro Larrañaga / Mondragon Unibertsitatea-HUHEZI

¿Qué modelo educativo necesitamos para eliminar el divorcio actual entre la cultura humanística y la científica?

Galderari erantzuten hasita orain urte batzuk irakurritako Morin-en testu bat etorri zitzaidan gogora, zeinetan azpimarratzen den eskolako tradizioak erakutsi digula mundua ideia argi eta bananduekin ezagutzen, konplexua sinple eginez, elkarri lotuak dauden errealitateak banatuz, askotarikoa dena bilduz, gure ulermenerako desordena edota kontraesana suposatzen duen oro kenduz. Eta aldiz, errealitatea nekez uler daiteke horrela: banatua, fragmentatua, isolatua. Askotariko dimentsioak (kulturakoak, finantzazkoak, politikoak, zientifikoak, sozialak, erlijiosoak, ekologikoak…) elkarri lotuak dauden eta elkarrekiko menpekoak diren sasoi hauetan gure ikasleek konplexutasun hori modu kritikoan ulertu behar dutela aldarrikatzen da han eta hemen, eta hori nekez egin daiteke ikasleei errealitatearen ikuspegi partziala ematen bazaie diziplinetatik, pentsatuz euren kabuz bilduko dutela diziplinetatik banatuta eta elkarrekin harremanetan jarri gabe aurkezten zaiena. Egungo informazio-eta datu-oldean (dena dago sarean) eskolak ezin du jarraitu pentsatzen jakintzaren transmisioa bere esku dagoenik, eta geure buruari galdetu beharko diogu ez horrenbeste zer erakutsi, baizik eta nola erakutsi. Eduki curricularrez ari garelarik, badirudi dena erakutsi ezin den honetan erakusten dena sakontasunez erakutsi behar dela, erpin desberdinak azaleratuz, ikuspegi desberdinak kontuan hartuz, loturak eginaraziz…

Sigue leyendo 

Share:
Facebook Twitter Whatsapp