Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuko kartela diseinatzeko lehiaketa

XIX kongresua

2023/06/15

Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuko kartela diseinatzeko lehiaketa

Eusko Ikaskuntzak kartel-lehiaketarako deialdia egin du, 2024an egingo den Eusko Ikaskuntzaren hurrengo Kongresua iragartzeko.

Eusko Ikaskuntzak dei publikoa egin du irailaren 10era arte Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuko kartela osatzeko proposamenak aurkezteko. 1.500 euroko sari bakarra jasoko du kartel irabazlearen egileak.

“Elkartzen gaituena” lelopean, Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresua 2024ko urriaren 2, 3 eta 4an izango da Gasteizen, eta, hain zuzen ere, horren berri eman beharko da kartelean. Artista bakoitzak bi obra aurkeztu ahal izango ditu gehienez, eta horiek originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dira. Proposamenak paperean nahiz euskarri informatikoan aurkeztu ahal izango dira, egileen identifikaziorik gabe.

Lau kartel finalista hautatuko dira, eta horien artean aukeratuko da irabazlea. Horretarako, epaimahai aditu batek bozketa egingo du, sormena, kalitate grafiko eta plastikoa, ikusgarritasuna eta erreproduzitzeko eta editatzeko erraztasuna kontuan hartuta. Era berean, Eusko Ikaskuntzako bazkideek bozketa birtualaren bidez parte hartuko dute.

Oinarriak bere osotasunean ikusgai daude hemen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp