Kongresuko hiru ardatzetako bozeramaleek Eusko Ikaskuntzaren kameren aurrean hitz egin dute.
Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresuaren bezperan, Solasaldiak hiru ardatz tematikoetako kideei eman die hitza: Joseba Bergaretxe, Eredu sozio-ekonomiko berria eta Ongizatearen gizartea; Beatriz Akizu, Jendartea; eta Isabel Elizalde, Lurraldetasuna.
Elkarrizketan, Eusko Ikaskuntzaren Kongresuek historikoki izan duten garrantzia eta esanahia errepasatzen dute. Ondoren, XIX. Kongresua prestatzeko jarraitutako prozesua deskribatzen dute eta helburu nagusiak aztertzen dituzte.