XIX. Kongresuko kartela aukeratzea

XIX kongresua

2023/09/22

XIX. Kongresuko kartela aukeratzea

Urtebete barru egingo den Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresua iragartzeko kartelaren aukeraketan parte hartu ahal izango dute bazkideek urriaren 9tik 15era bitartean.

Guztira 44 lan aurkeztu dira lehiaketara, horietatik 27 Euskal Herritik, eta %40 emakumeen lanak izan dira.

Jasotzen diren kartelen artean lau finalista aukeratuko dira, eta bazkideek bere botoa eman ahalko dute urriaren 9tik 15era bitartean.

Ondoren, epaimahai aditu batek baliozkotuko du kartel irabazlearen hautaketa. Saria 1.500 eurokoa da irabazlearentzat.

Eusko Ikaskuntzaren XIX. Kongresua 2024ko urriaren 2, 3 eta 4an izango da Gasteizen, “Elkartzen Gaituena / Lo que nos une / Ce qui nous rassemble” lemapean.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp