2019ko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Sariak emateko ekitaldia

Sariak

2019/06/24

2019ko Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Sariak emateko ekitaldia

Eusko Ikaskuntza-Laboral Kutxa Humanitateak, Kultura, Arteak eta Gizarte Zientzien Sariak emateko ekitaldia uztailaren 9an izango da, 18.00etan, Hernaniko Chillida Lekun.

Fisiologia katedradun eta EHUko Kultura Zientifikoko Katedrako zuzendari Juan Ignacio Pérez Iglesias eta Aizpea de Atxa artista nafarrari emango zaie saria.

Hogeita bosgarren edizioa dela eta, aurten ekitaldia berezia izango da. Lehenik eta behin, 1999an saria jaso zuen Eduardo Chillidaren obrari eskainitako museo berrinauguratuan ospatuko da. Toki berean egin zen sariaren hamargarren edizioa 2004an. Berrikuntza gisa, Gazte Saria modalitatea sortu da, 35 urtetik beherako ikerlari eta sortzaileentzat. Aizpea de Atxaren “INpostuRA” proiektua izan zen aukeratua.

Ekitaldiaren buru Iñaki Dorronsoro, Eusko Ikaskuntzako lehendakaria, eta Txomin García, LABORAL Kutxako lehendakaria, izango dira. Presentzia instituzionala zabala izango da, kulturala eta akademikoa, azken hauek izan baitira bere historian sari honen epaimahaia osatu dutenak. Hauekin batera, aurreko urteetako irabazleak egongo dira bertan. 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp