2023ko Manuel Lekuona Saria emateko ekitaldia

Sariak

2024/03/22

2023ko Manuel Lekuona Saria emateko ekitaldia

Iñaki Martínez de Luna soziologo eta soziolinguistak 2023ko Manuel Lekuona Saria jasoko du apirilaren 11n, Gasteizen egingo den ekitaldi publiko batean.

Ekitaldia Gasteizko Ignacio Aldecoa Kultur Etxean izango da, eta Arabako diputatu nagusi Ramiro Gonzálezek, Eusko Ikaskuntzako lehendakari Ana Urkizak eta Barandiaran Fundazioko lehendakari Abel Ariznabarretak hartuko dute parte bertan.

Soziologian doktore den Iñaki Martínez de Lunak ibilbide luzea egin du ikertzaile gisa, bai euskara biziberritzeko prozesuen azterketan, bai euskal gizartearen ikerketan ere. Ia hogeita hamar urtez Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteko arduraduna izan zen, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle bezala. Ez da ahaztu behar elkarte, talde eta kultur erakunde ugaritan izandako militantzia aktiboa.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp