Alfredo García Ramos

Gure bazkideak

2019/09/05

Alfredo García Ramos

Abuztuaren 17an hil zen Donostian Alfredo García Ramos, 68 urte zituela. Eusko Ikaskuntzako Gizarte eta Ekonomia Zientzien saileko lehendakari izan zen 1994 eta 2010 urteen artean.

Madrileko Complutense Unibertsitateko Estatistika eta ordenagailuen programazio eta Azterketa ikasi zituen. Alfredo Garcia Ramos Zamudion egindako Eusko Ikaskuntzaren XIII. Kongresuko Batzorde Antolatzaileko buru izan zen 1995. urtean. `Zientzia, teknologia eta gizarte aldaketa Euskal Herrian´ lema hartu zuen orduan. 2001ean ere Ezagutzaren Gizarteari buruzko atala gidatu zuen Eusko Ikaskuntzaren XV. Kongresuan.

Alor profesionalean, 1973 eta 1980 artean Invéntica enpresan lan egin zuen eta azken urtetik aurrera Araldi-Ikerketa Elkartea zuzendu zuen. Lan estatistikoaren industrializazioari buruzko metodologien inguruko ikerketa ugaritan parte hartu zuen. EAE eta Nafarroako Eskualdeko Zientzia Elkarteko kide izan zen eta Europako Proiektika Elkarteko kide zen 1996an sortu zenetik.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp