Aniztasuna Nafarroan: balantzea eta ikuspegia

Proiektuak

2020/12/14

Aniztasuna Nafarroan: balantzea eta ikuspegia

Nafarroako Aniztasunaren Kudeaketa Demokratikoa proiektuak 2020an egindako lanaren balantzea egin eta 2021erako bere ibilbide-orria taxutu du.

Eusko Ikaskuntzaren eta Nafarroako Gobernuaren arteko lankidetza hitzarmenaren baitan dagoen programa hau bi ardatzen inguruan egituratzen da: aniztasunaren elkarbizitza eta horren kudeaketa demokratikoa, gutxieneko oinarri adostuak bilatuz.

Amaitzear den urtean, eta batez ere horren bigarren erdian, hiru partaidetza gune handitan lan egin da: aditu-taldea, gizarte-eragileen mahaia eta herritarren mahaia. Bilerak eta mahaiak aurrez aurre egitea aurreikusita zegoen, baina pandemiaren ondorioz ia gehienak erabat birtualki egin dira.

Laster aurkeztuko zaio Nafarroako Gobernuari Talde Eragileak prestatutako txostena, jarraitutako prozesuaren deskribapena eta proiektuaren ondorioak biltzen dituena. Aldi berean, programak 2021ean jarraituko dituen helburuak eta metodologia definitzen dira.

Azkenik aipatu, Nafarroako Aniztasunaren Kudeaketa Demokratikoa proiektua Nafarroako Gobernuaren Bizikidetzarako I. Plan Estrategikoan sartuko dela. Plan hori Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak sustatu du, eta Nafarroako bizikidetzaren egoerari buruzko ikerketarako, azterketarako eta eztabaidarako hainbat gune sortzea aurreikusten du.

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp