Asmoz Fundazioa.

Ikastaroak

2016/06/18

Asmoz Fundazioa.

Asmoz Fundazioak online formakuntzaren alde egiten jarraitzen du 2016-2017 ikaskturterako ikastaro eta graduondokoen eskaintza katalogo zabalarekin. Interesa baduzu horietako baten batetan, oraindik zabalik dago izen-emate epea.

2016-2017 ikasturterako on line graduondoak

Asmoz Fundazioak Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU) eta UNEDarekin batera lan egiten du hainbat unibertsitate-graduondokoen kudeaketan.Berriki zabaldu da 2016/2017 ikasturterako izen-emate epea. Eskaintza hau ospe oneko eta ibilbide luzeko ikastaro hauek osatzen dute: 

Cursos online para profesionales culturales

Kultur arloko profesionalentzako online ikastaroak 

2016-17 ikasturtean zehar, estatuko kultur arloko 1200 profesional baino gehiago trebatuko dira, 500dik gora Euskal Herrian. Arlo hau profesionalizatzeko 40 online ikastaro baino gehiagoz osatutako formakuntza eskainiko du ASMOZ Fundazioak.

ASMOZen webgunean (www.asmoz.org) kontsulta daitezke arlo Sozio-Kulturalari loturiko ikastaroak: Marketin, Teknologia Berriak, Kudeaketa, Euskara, Musika, Antzerkia, Museoak, etab.; estatu osoko irakasle eta kolaboratzaile garrantzitsuenek ikastaro hauetarako metodologia eta ikas-materialak zehaztu, diseinatu eta sortu dituzte.

Aldi berean, ASMOZ, euskal kultur erakunde desberdinekin akordioetara iristen ari da: DSS2016, Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritza, Kultur Elkarte… eta beste esparru batzuetako erakundeekinere harremanetan jarri da, bekak, deskontuak, akordio markoaketa bestelakoak ezarri ahal izateko.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp