Auzolan: proposamen lantegia

Proiektuak

2022/02/14

Auzolan: proposamen lantegia

Hainbat esperientzia bildu ondoren, urtarrilaren 31n tailer bat egin zen Amezketan, Tolosaldean abian jarriko diren auzolan ekimenak zehazteko.

2021eko bigarren seihilekoan “XXI. mendeko Gipuzkoaren eraikuntzan auzolana iraganeko kontua ala etorkizuneko giltza? Tolosaldean saiakera” proiektua hasi zen lanean, Eusko Ikaskuntzak, Tolomendik eta Tolosaldeko Landa Garapenerako Elkarteak eta Huhezi Koop-Ek sustatua. Esperientzia berritzailea da, Tolosaldean auzolan-kulturak dituen ahalmenak aztertuko ditu, beste eremu batzuetara eta lurraldeko beste eskala batzuetara zabaldu aurretik.

Esparru horretan, auzolanaren adibide praktikoen bilduma egin da web bidez, eta herritarrei, elkarteei, ekonomia- eta garapen-eragileei eta udalei parte hartzeko gonbita egin zaie.

Informazio bilketa horretatik abiatuta, urtarrilaren 31n tailer bat egin zen, eta eskualdeko hogei bat pertsonak parte hartu zuten, Tolosaldean auzolanean zer esperientzia berri jar litezkeen elkarrekin aztertzeko, esperimentalki gauzatzeko.

Gainera, elkarrizketa interesgarria izan zen hiru parte-hartzaileren artean, Solasaldiak atalean ikusgai egongo dena.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp