Auzolangiltza: gida praktikoa eta dokumentala

Proiektuak

2023/09/26

Auzolangiltza: gida praktikoa eta dokumentala

Auzolana gure garaiko errealitateekin bat etorriz eguneratzea, horixe da Auzolangiltza programaren helburua.

2021etik, esperientzia berritzailea bultzatzen ari dira Tolosaldean auzolanaren kulturaren inguruan, Eusko Ikaskuntza, Tolomendi eta Huhezi Koop. E., Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin. Lan saioen, tailerren eta gogoeten ondorioz, gida praktiko bat prestatu da auzolana egiteko. Gida, euskaraz eta gaztelaniaz, dibulgatzailea da, edonork irakurri eta erabil dezan. Udalerrietan banatuko da, paperean eta sarean PDF formatuan. Agurtzane Belaunzaranek prestatu du edizioa.

Bestalde, Auzolangiltza: XXI. mendeko Gipuzkoaren eraikuntzan auzolana iraganeko kontua ala etorkizuneko giltza? Tolosaldean saiakera Iker Iriartek eta Pablo Dendaluzek egindako dokumentala aurkeztuko da urriaren 5ean, Alegian. 45 minutu inguruko iraupena du dokumentalak, eta Auzolangiltza proiektuan lortutako esperientziak eta ondorioak komunikatzen, sozializatzen eta hausnartzen lagundu nahi du.


 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp