Baiona Hiri Sariak banatu ziren abenduaren 20an

Sariak

2025/01/27

Baiona Hiri Sariak banatu ziren abenduaren 20an

Eusko Ikaskuntza eta Baionako Herriko etxeak hiru sari ematen dizkiete Euskal Herriarekin, Ipar Euskal Herriarekin eta Baionarekin zerikusia duten ikerketa eta sorkuntza lanei.

Sari emanaldia 18:30tan hasi zen. Yves Ugalde Baionako kultura hautetsiak ideki zuen zeremonia publikoa saridunei harrera eginez eta Eusko Ikaskuntza eta Baiona hiriaren arteko lankidetza aberatsa aipatuz.

Anne-Marie Galék aurkeztu zuen Jean-Michel Larrasquet Ohorezko saria. Xipri Arbelbide izan da 2024an jaso zuen pertsona, bere ibilbide zabala, euskara, euskal kultura eta Elizarekiko duen atxikimendua oroitarazi nahi izan delarik. Xipri Arbelbidek, Zigor artistak sortutako Jakintzaren kabia eskultura jaso zuen. Eusko Ikaskuntza eta Euskal Herriko eragile ezberdinak eskertu ditu.

Ondotik Iban Larrandaburuk, Pauline Guëllek eramandako Torturaren inpunitatea Espainiako kontsolidazio demokratikoan : Euskal Herriko kasua izenburupean eramandako tesia aurkeztu zuen, lan horren garrantzia azpimarratuz. Pauline Güellek Eusko Ikaskuntzak Ipar Euskal Herriako ikasleei eskaintzen dien laguntza eta babesa eskertu zuen.

Azkenik Claude Mehatsek Bideo sorkuntza saria, sariztatu zuen, Bizi naizeno, je danserai la vie eta Lucia Barahonak bere semearen bitartez irakurritako testu baten bidez bere eskerrak eman zituen.

Ondotik Baionako herriko etxeak zintzur bustitze bat proposatu zuen parte hartzaileei. Eta bukatzeko Eusko Ikaskuntzaren egoitzan bufeta proposatu zitzaien kide eta saridunen senideei.

Eusko Ikaskuntza - Baiona Hiriko sariak 2024

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp