Urtero bezala, Eusko Ikaskuntza eta Baionako hiriak lankidetzan hiru sari banatzen dituzte kultura eta ikerketa arloko eragileei. Ekitaldia 18:30etan iraganen da Baionako Herriko Etxeko saloi handian.
Urtez urte, Eusko Ikaskuntzak eta Baionako hiriak sari multzo bat banatzen ditu, Baiona, Ipar Euskal Herria edo Euskal Herriarekiko harremana izaten duten edozein saileko ikerkuntza eta sorkuntza lanak saritzeko gisan.
Ohorezko sariaren egitasmoa, bere bizi osoan zehar euskara edota euskal kulturaren babesan eta ezagutzan parte hartu duen ereduzko ibilbidea izan duen pertsona edota talde baten saritzea da.
Euskal kulturaren saria Euskal Herriari lotutako doktoretza tesia edota argitaragabeko ikerkuntza lanei ematen zaie.
Bideoegile amateurrak sustatzeko, Euskal Herria, euskara eta euskal kultura gai gisa duten dokumentalak balioztatzeko da Bideo-dokumental Sorkuntza saria.
Aurten, Ohorezko saria Xipri Arbelbide, idazle, irratigizon, eliz gizon eta euskal eragileak jasoko du eramandako ibilbide emankorrarentzat. Kultur tesi saria Pauline Guellek jasoko du tesia saria Torturaren inpunitatea Espainiako kontsolidazio demokratikoan : Euskal Herriko kasua eta Lucia Barahonak jasoko du bideo-dokumental saria Bizi naizeno je danserai la vie ikus-entzunezkoarentzat.