Barandiaran Bekak gaztainondoaren inguruko ikerketa babestuko du 2023an

Berri korporatiboak

2023/02/21

Barandiaran Bekak gaztainondoaren inguruko ikerketa babestuko du 2023an

Akaitz Sarasola Mugertzak eta Aintzane Cortajarena Alejosek aurkeztutako 'Gaztainondoaren etnografia bat Tolosaldean' proiektuak jaso du 2023ko Barandiaran Ikerketa Beka.

Ikasleak dira bi sarituak: Aintzane Cortajarena Alejos (Asteasu, 2000), Gizarte Antropologia graduko azken urteko ikaslea da eta Akaitz Sarasola Mugertza (Lizartza, 1999) berriz, Nekazaritza eta Basogintzako Ingeniaritza gradu bikoitzeko azken urtean dago. Biek, gaiarekin lotura zuzena dute eta diotenez, "txikitatik, erraztasun eta ohitura handia izan dugu inguruko pertsona helduekin elkarrizketan aritzekoa, garai bateko kontuak eta bizimodua ezagutzeko asmoz".

2022ko abenduaren 30ean elkartu zen Barandiaran Bekaren epaimahaia deialdira aurkeztutako 9 lanen inguruko ebazpena emateko eta aho batez onartu zen 'Gaztainondoaren etnografia bat Tolosaldean' lanari esleitzea beka. "Etnografia-antropologia arloko deialdi honetara aurkeztutako proposamen guztien artean hoberen garatuta dagoen proiektua da (diseinua, helburuak, hipotesiak, metodologia, bibliografia). Talde gaztea izan arren, ilusioz beteta dagoela ikusten da".

Informazio gehiago

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp