Barandiaranen heriotzaren 25. urteurrena: mahai-inguruak

Hitzaldiak eta Jardunaldiak

2016/09/06

Barandiaranen heriotzaren 25. urteurrena: mahai-inguruak

Barandiaran hil zenetik 25 urte beteko dira 2016ko abenduaren 21ean eta efemeridearen harira hainbat ekintza antolatu dira.

Jose Miguel Barandiaran hil zenetik 25 urte beteko dira 2016ko abenduaren 21ean eta efemeridearen harira hainbat mahai-inguru antolatu ditu Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak.

HaundituEuskal Herriko bost hiriburutan egingo dira aipaturiko jardunaldiak eta lau hizlarik hartuko dute parte denetan. Barandiarani prisma ezberdin batetik begiratuko zaio: “Besteen artean, Europarekin izan zuen harremana landuko da, Ataundarrak zituen baloreei buruz hitz egingo da zein Barandiaran zientifikoaren eta fededunari buruz”, azaldu du Fundazioko presidente Josemari Velez de Mendizabalek.

Argitxu Camus, Asier Barandiaran, Gaspar Martinez eta Ixone Fernandez de Labastida izango dira gaiok jorratzeko arduradunak. Bestetik, honakoa izango da agenda: Gasteizen urriaren 20an (Vital Fundazioa Aretoa, Dendaraba); Bilbon azaroaren 3an (Euskal Museoa); Donostian azaroaren 17an (Koldo Mitxelena Kulturunea); Iruñean abenduaren 1ean (Nafarroako Artxibo Orokorra); eta Baionan abenduaren 15ean (Euskal Museoa). Hitzaldi guztiak 19:00etan hasiko dira aipaturiko leku bakoitzean eta hareetara sarrera irekia da interesa duen edonorentzat aldez aurretik izen ematerik eman izan behar gabe.

Halaber, abenduaren 21ean ekitaldi xume bat egingo da Ataunen bertan Fundazioko Patronatua osatzen duten erakundeetako ordezkariekin, hain zuzen ere Jose Miguel Barandiaran bizi izan zen Sara Etxean. 

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp