Baserri guneek ba al dute etorkizunik?

Foroak eta mintegiak

2017/02/14

Baserri guneek ba al dute etorkizunik?

EKINEZ programaren baitan, "Nahi dugun gizartea, izango dugun gizartea", pasa den otsailaren 4ean Barkoxeko Herriko Etxean foro parte hartzailea ospatu zen.

Haren helburua Euskal Herriko baserri-guneen egoeraz eta etorkizunaz hausnartzea eta irtenbideak aurkitzeko urratsak ematea izan zen.

Bertan, 30 pertsona baino gehiagok hartu zuten parte, Euskal Herriko bazter guztietatik joandakoak.

Saioari hasiera emateko eta gaian murgiltzen hasteko, Mixel Berhocoirigoin-en hitzaldia izan genuen, Laborantza Ganbararen ikuspegia azalduz; jarraian, Gaindegiako Imanol Esnaolaren ekarpena bideoz grabatuta ikusi eta entzuteko aukera eman zen, non lurraldeen arteko desorekak aurkeztu zituen.

Ostean, bertaratutakoek bi lan-taldetan banatu ziren eta dinamizatzaileen gidaritzapean, hausnarketa eta eztabaida lanetan hasi ziren. 

Egun osoa eman ondoren, arratsaldeko azken orduan talde bakoitzean landutakoaren sintesia eta behin-behineko emaitzak azaldu ziren.

Oparoa eta interesgarria izan zen jardunaldia eta bertan landutako gaiak eta azaldutako balizko ekimen konkretuak, oso kontuan hartu beharrekoak. Laster, behin betiko emaitzen berri emango da Eusko Ikaskuntzaren webgunean.

2017.02.04 Etorkizun Foroa (Barkoxe)

Partekatu
Facebook Twitter Google Whatsapp